Kenya zeharkatu eta Tanzaniako muga igaro ondoren, Kilimanjaro Parke Nazionalera ailegatu ginen.
Gure ametsa betetzen hasia zen. Oroitzapenean geratzen zen inguruko muino eta mendietan, Oiz inguruan bereziki, egiten genituen ibilaldi eta igoeretan, askotan aipatzen genuen desira. Paraje honetan, hain zuzen, heldu zen Afrikako sabaira iristeko gure ametsa.
Bi urte geroago, proiektu hori egia bihurtu zen eta urrunean igar zitekeen "Mendi Zuria"-ren masa handia, edo "Uraren Mendia" inguruan bizi diren Masaiek esaten dioten moduan.
Abuztuaren 3ko goizean tontorrik altuenera iritsi ginen, Uhuru Point-era. Bertan ikurrina lotu genuen hitz hauek grabatuta daukaten metalezko plaka baten ondoan:
UHURU POINT- ASKATASUNAREN GAILURRA
* Guri, Tanganika herriari, argi-zuzia isiotu eta Kilimanjaro gailurrean ipintzea gustatuko litzaiguke, gure mugetatik harago argia eman dezan, eta Itxaropena eraman dezan etsipena dagoen lekura, Duintasuna umiliazioa dagoenera eta Maitasuna gorrotoa dagoenera.
Julius Nyerere (Tanzaniako presidentea)