ARTARRAI 50. URTEURRENA

David Elejalde, Picu Urriellu (Espainia), 2002

Artarrai Mendi Taldea 2025ko urt. 1a, 00:00

Menditik iritsi ginen eskaladaren mundura, eta bere garaian konturatu ginen zenbait gailurretara iristeko eskaladari buruzko oinarrizko ezagutza izan behar genuela. Pixkanaka, ateak zabal-zabalik ireki zizkigun mundu eta komunitate berri batean murgiltzen joan ginen. hasieratik eta gaur egunera arte motibatzen gaituen jarduera honetan, alegia.

Atxarte izan zen gure lehen eskalada eskola handia. bertako eremu guztiak, bide klasikoak eta aitzindarien ibilbide mitikoak zeharkatzen hasiz, eta beste leku urrunagoetara (Pirinioak, Pikoak, Alpeak...) joateko aurreko urratsa.

Mendi eskalagarri guztietatik, entzunena, deigarriena, abentura istorio gehien zituena eta, nola ez, gehien ikaratzen gintuena  Picu Urriellu zen. Eta segituan lortu beharreko helburu bihurtu zen, ahal genuen tokitik eskalatu behar genuen.

Josek (beltza) eta biok elkarrekin kordada egina dugu urte askoan, eta elkarrekin ibilbide asko eskalatzeari aritu gara eta, nola ez, Urrielluk beste bat izan behar zuen.

Bakoitza bere aldetik noizbait eskalatua geneukan. Orduko horretan, gailurrera joan eta elkarrekin egiteko, berriz, bere garaian Pedro Udaondok eta bere lagunek irekitako ekialdeko bide mitikoa aukeratu genuen: La Cepeda

Betiko legez, aurreprestaketa. infoa aztertu, beharrezko materiala prestatu eta “A la Vega!”

Eskaladarako egun ederra, arroka bikaina eta tamaina horretako horma batek eragindako hasierako errespetua. Baina poliki-poliki paretari metroak jaten joan ginen, eta ezaguna genuen tontorrera iritsi ginen, zapaltzen duzun bakoitzean txunditzen zaituen tontorrera.

Ez zen lehen aldia zapaldu genuena, ez eta azkena ere. Ezta Arroka zaletasunak jotako ermuar bakarrak ere. Hortxe egonak dira, gure herriko eskaladarako aitzindariak eta ez hain aitzindariak: Miguel, Juanjo, Moncho, Iñaki, Isaac, Eneko, Asier, Alberto, Olga, Sonia...

Sokak jarrai dezala!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.