ARTARRAI 50. URTEURRENA

Eva García, Muztag Ata (Txina), 2014

Artarrai Mendi Taldea 2025ko urt. 1a, 00:00

Tontor baten ametsak esfortzua eta sakrifizioa eskatzen du aldez aurretik. Kirolaren eta, batez ere, mendiaren inguruan ibilitako bizitzaren ondoren, Pirinioez eta Alpeez haruntzago jauzia, beti zegoen gure gogoan.

Muztagh Ata (7546m) "Mendi elurtuen aita", Tibet iparraldeko ordokian kokatua, kilometroz eta ilusioz beteriko bidea da. 2014ko uztailaren 18a. Ametsari ekin genion Barajasetik Kasgarreko (Txina) aireporturaino. Han autobusez hartu gintuzten eta, zetaren bidean dagoen Karakorumeko errepidea zeharkatuz, lehen kanpamendu nagusira iritsi ginen, bertan
gainerako taldekideekin bizitzen hasi ginelarik.

Hara iristean izan genuen talka kulturala sorpresa positiboa izan zen. Uigur familia batek, bere bi seme-alabekin, egonaldi abegikorra eskaini zigun. Goizero, alabak ekarrita, ez zen lore-sortarik falta dendako atean, eta amak postreekin zuen adeitasunak oroitzapen ahaztezina utzi zidan.

Aklimatazioaren ondoren, bigarren kanpamendura iristean (6200 m), eguraldi txarraren iragarpena zela eta, tontorrera jotzea erabaki genuen hirugarren kanpamentuan atsedenik hartu gabe

1300m-ko desnibelaren azken ahaleginak gailurrera iristeko poza eman zigun.

Bidaia honetatik adiskidetasuna, ahalegina, hobetzeko griña eta nekez ahaztu ahal izango ditudan giza balio interkulturalak daramatzat.

Artarrairi nahi dizkiot eskerrak eman jendeari mendiarekiko hurbiltasuna, talde-bizikidetza eta gisa honetako helburuak lortzeko ilusioa ahalbidetzen baitio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.