1998ko argazkian 200 lagun batu ziren San Pelaioko kioskoan, "Guk Euskarari Bai" lelopean. Hamar urteren ostean eta "Euskaraz Bagara" lelopean, 300 izatera ailegatu ziren. Orain, lehenengo argazki hartatik 27 urte pasata, are jendentsuagoa izango den argazkia ateratzeko erronka bota du Euskal Birusak: San Pelaioko kioskoan 400 lagun elkartzea.
Bazkidetza kanpainaren irudi
Gainera, aurrekoetan egin bezala, ateratako argazkia Euskal Birusaren bazkidetza kanpaina berrian erabiliko da. Hortaz, elkartetik Euskal Birusaren izatea eta jarduerak begi onez ikusten dituen jende guztia gonbidatu dituzte argazkian agertzera: "Ermuan Bagarelako, zatoz argazkira!".