Eman botoa Udako Argazki Lehiaketan!

Drogetenitturri 2025ko ira. 18a, 13:32

Amaitu da Udako Argazkien Lehiaketan parte hartzeko epea eta, orain, Drogetenitturri.eus-en irakurleek epaimahaikide lanak egin beharko dituzte: hiru argazkiri eman behar diote botoa, berauen kalitatea eta originaltasuna kontuan hartuta. Boto gehien lortzen dituenak 2 lagunentzako afaria irabaziko du; eta bigarren argazkigile bozkatuenak, Ermua Antzokirako sarrerak. Albiste barruan bozketa orrirako lotura.

Mallabitarrek eta ermuarrek txoko ezin ederragoetan igaro dituzte udako oporrak. Horren erakusgarri dira udako argazki lehiaketara aurkeztutako irudi bakoitza. Orain, irakurleen ardura izango da argazki guztien artean "onenak" aukeratzea:


Botoa emateko EGIN KLIK HEMEN.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.