Enpanadaren Jaiak jendez eta giro onez bete zuen plaza

Ander Gomez 2025ko ira. 22a, 18:06

Galiziar Zentroak Enpanadaren Jaiaren XVI. edizioa ospatu zuen asteburuan, Ermuko Udalaren eta Xuntaren laguntzarekin. Dozenaka herritar eta bisitari gerturatu ziren plazara, Galiziako musika eta jaki tradizionalez gozatzera.

Hiru Txikiak traila ez zen izan zapatuko ekitaldi bakarra: Ermuko Galiziar Zentroak urteroko enpanada jaia ospatu zuen. 11:00etan ireki zuten plazako barra, ribeiro ardoa eta enpanada galiziarra dastatzeko aukera eskainiz. Eguerdian, Eibarko Galiziar Kultur Etxeko “Os Galaicos” taldeak gaita, soinu eta bestelako perkusio tresna tradizionalekin alaitu zuen plaza.
Jaiak iraun zuen bitartean, galiziar komunitatea ez ezik, Ermuko bizilagun asko gerturatu ziren musikaz eta jan-edanaz gozatzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.