Autobusa antolatu dute Palestinaren aldeko manifestaziora joateko

Dorleta Vidal 2025ko ira. 30a, 14:04

Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideak Iruñeako manifestazioa aurkezteko agerraldian.

Palestinarekin Elkartasuna plataformak manifestazio nazionala deitu du urriaren 4an Iruñean, eta bertara joan nahi duten ermuarrek bidaia autobusean egiteko aukera izango dute, Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak antolatuta.

Palestinarekin Elkartasuna plataformak manifestazio nazionala deitu du urriaren 4an, larunbata, Iruñean. Palestinar herriaren erresistentziarekin elkartasunezko ekimen hau Antoniutti parketik abiatuko da 12:00etan, eta Iruñeko etorbide nagusiak zeharkatuko ditu.

Bertara joan nahi duten ermuarrek bidaia autobusean egiteko aukera izango dute, Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak antolatuta. Debatik etorriko den autobusa 10:10ean helduko da Kaltxangoko geralekura, eta 14:00etan bueltatuko da. Txartelak aurretik eskatu beharko dira, 675 12 90 10 telefonora deituta, eta 10 euroko prezioa izango dute. Autobusa Debatik irtengo da 9:30ean, eta Mendarotik (9:40an) eta Eibartik (10:00etan) igaroko da Ermura heldu baino lehen.

Antolatzaileen esanetan, manifestazioak bi helburu izango ditu: palestinar erresistentziari babesa ematea eta Israelen konplize diren gobernu, alderdi eta enpresak presionatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.