San Martin kulturalaren bertso jaialdirako sarrerak salgai

Drogetenitturri 2025ko urr. 17a, 13:44

San Martin Egunaren bueltan antolatuko jarduera guztien artean, Bertso Jaialdia izan ohi da nagusiena. Urriaren 31n egingo da aurtengoa eta punta-puntako bertsolariek hartuko dute Ermua Antzokiko taula gaina.

Albiste barruan, 2 sarreren zozketan parte hartzeko lotura.

Urriaren 31n (ostirala) San Martineko agenda kulturalaren bueltako bertso jaialdia egingo da Antzokian, 20:30ean hasita. Iazko ediziotik, Unai Iturriaga izango da errepikatuko duen bakarra; gainontzeko parte-hartzaileak izango dira: Andoni Egaña, Alaia Martin, Aitor Bizkarra, Maialen Lujanbio eta Ermua ordezkatuko duen Irune Basagoiti. Gai-jartzaile lanetan arituko da Maite Berriozabal berriztarra.

Saiorako sarrerak salgai daude jada, 10 euroan, eta Lobiano Kulturgunean (astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik gaueko 9etara) edo Kutxabanken (kutxazainetan zein webgunean) eskuratu daitezke. Sarrerak online erosteko egin klik hemen.

Zozketa

Bertso Jaialdirako sarrera bikoitza zozketatuko da Drogetenitturri.eus atarian. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete hemen: San Martin Bertso Jaialdia (ZOZKETA). Urriaren 29an (asteazkena) amaituko da izena emateko epea eta irabazlea lotura horretan bertan jakinaraziko da, eguerdi aldera.
Animatu eta parte hartu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.