Minbiziaren Aurkako Martxaren XI. edizioa ospatu zen atzo, urriaren 19an. Larrosa izan da aurtengo elastikoaren kolorea, eta berau soinean zeharkatu zituzten Ermuko kaleak 3000 lagunetik gora. 10 euroko kostua zuten inskripzioek eta jasotako dirua Andrea Sáez de Cámara doktoreak zuzendutako "CAR-NK off-the-self" immunoterapia proiektura bideratuko da. Martxa bukatzean, txeke sinbolikoa eman zitzaion ikertzaileari eta partaide guztiekin batera atera zuen argazkia. Guztia bideoan laburtuta.
Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.
INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.
FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.