Urriaren 20tik 25era bitartean, gutxienez jarduera berezi bat izan dute jubilatuek egunero, Nagusien Astearen baitan:
Dantza eta gimnasia
Plazan dantzan ekin zioten egitarauari pasa den astelehenean, eta asteazkenean bigarren saioa izan zuten. Tartean, mantenu-gimnasia saioa izan zuten bertan ere.
Abesbatza
Astelehen arratsaldean Eibarko Untzaga Jubilatuen Etxeko abesbatzaren kontzertua izan zuten elizan, eta ostegunean kantujira egin zuten Pasialeku Elkarteko kantu-taldearen eskutik.
Jokoak
Astelehenetik ostegunera petanka txapelketa jokatu da Valdespinako pista berrituan. Asteazken arratsaldean bingo berezia izan zuten jubiletxean, eta ostegun goizean plazara irten ziren, arku-tiroan, igelean, dardoetan jokatzera.
Irteerak
Asteazkenean, Osakidetzak antolatutako ibilaldi osasungarria egin zuten; eta ostiralean mendi martxa egin zuten.
Bazkaria
Menditik jeitsi ostean, indarrak berritzeko bazkari ederra zuten Merkatu Plazan, eta bapo jaten eta kantuan agurtu zuten aurtengo Nagusien Astea.