2023an, Aitor Losadak (Governors, Apocalyptic, Sffera, Su Ta Gar) proiektu propioa jarri zuen martxan: rock-metal melodiko estiloa izango zuen Ossho taldea. Lehen EPa urrian kaleratu zuten bideoklip formatuan (Lluvia, 2023) eta El círculo de la vida diskoak jarraitu zion 2024an. Orain, "Fundido a negro" izeneko kanta kaleratu dute Manuel Sanchezek (bateria), Fernando Moranek (baxua) eta Losadak berak (gitarra eta ahotsa). Bideoklip formatuan egin dute, eta Oscar Losada editore eta zinema-muntatzailea arduratu da ekoizpenaz.
Bideoa arrakasta hutsa izan da: pasa den astean argitaratu zen eta, honezkero, 50.000 ikustaldiko markara ailegatzear da. Taldetik horrekin konformatu ez eta berehala material gehiago kaleratuko dutela dirudi: zaleei adi egoteko esan diete, "laster gauza gehiago datoz-eta".