Neguko ordutegia kiroldegian

Ander Gomez 2025ko aza. 1a, 08:01

Gaur, azaroaren 1ean, neguko ordutegia sartuko da indarrean Udal Kiroldegian. Igandeetan arratsaldez irekiko ditu ateak eta Fitness Gela erabilgarri jarriko dute jaiegunetan. Argazkiak: Ermua Kirolak.

Neguko hilabeteetan kirol-jarduera egiteko aukera zabalduko du kiroldegiak, ordutegi berezia martxan jarrita: azaroaren 1etik martxoaren 31ra bitartean, igande arratsaldeetan ere egongo da zabalik, 16:00etatik 20:00etara. Goizez, ordutegi berdina mantenduko du, 09:00etatik 13:30era.

Goizeko ordutegi horretan ere, igande eta jaiegunetan, Fitness Gela erabiltzeko aukera izango dute Fitness jardueran edota Premium tarifaren barruan dauden erabiltzaileek. Lehenengo solairuan kokatzen da gela eta 100 postu baino gehiago ditu: kardio-ekipamendua (korrika egiteko zintak, eliptikak, arrauna, step-ak eta eskalatzaileak), bizikletak (bertikalak, etzanak, indoor-ak), indarra eta muskulua lantzeko ekipamendua (muskulazio-makinak, estazio olinpikoa, bankuak, mankuernak, diskoak), eta ekipamendu osagarria (TRX gailuak, horma-barrak, oreka- eta propiozepzio-ekipoak, eta luzatze-postuak).

Aipatutako makina eta materialez gain, kiroldegitik gogorarazi dute Fitness Gelan begirale kualifikatua egongo dela, edozein jardueratan laguntzeko prest.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.