zozketa

Armarik onena umorea dela erakutsiko du "War Baby" antzezlanak

Drogetenitturri 2025eko azaroaren 3a

Ostiral honetan, gerraren eta botorearen satira den "War Baby" antzezlana aurkeztuko da Ermuan, Yllana konpainiaren eskutik. Drogetenitturri.eus-ek bi sarrera zozkatuko ditu bere irakurleen artean.

Azaroaren 7an (ostirala), "War Baby" antzezlana eskainiko da Ermua Antzokian, 20:30ean.

Zentro militar batean kokatuko da istorioa. Errekruta talde kaskar baten entrenamenduarekin hasiko da, herrialdeko buruzagi berriak —umemoko mimatu eta gerrazale batek— agindutako gerra zoro baterako prestatzen. 

Ia-ia mutu den emanaldia izango da, monosilabo eta asmatutako berba bitxiak tartetatuta. Gehien bat, gag bisualetan zentratuko da ikuskizuna, eta pertsonaia barregarriz eta egoera surrealistez beteta egongo da. Komedia arma gisa erabiltzea bilatzen dute Yllanako kideek, gerraren zentzugabekeria agerian utziz.

2 sarrera irabazteko aukera

Drogetenitturri.eus-ek bi sarrera zozkatuko ditu irakurleen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete HEMEN. Datorren asteazkenean amaituko da epea, 12:00etan, eta irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira lotura horretan bertan.

Bestela ere, sarrerak zuzenean eskuratu daitezke, 12 euroan: Lobiano Kulturgunean, sarean erosita edo egunean bertan Antzokiko leihatilan, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago. Sarrerak online erosteko egin klik hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.