San Martin azoka

Ostarteak eta zaparrada txikiak iragarri dituzte biharko

Ander Gomez 2025eko azaroaren 7a

Langileak gaur goizean, plazako postuak muntatzen euripean.

Eguzkia, lainoa, euria... postuetan bezala, denetarik espero da biharko San Martin azokan. Hala ere, Euskal Birusa Elkartetik adierazi dutenez, "euria egin ala ez, aurreikusita dauden ekitaldi guztiak normaltasunez egingo dira".

Euskalmetek gaur, 12:50ean, egindako iragarpen ofizialaren arabera, zaparrada txikiak espero dira San Martin azoka eguneko goizean zehar, ostarteekin tartekatuta. Arratsaldetik aurrera, atertuz joango da eta hodeiak gutxituz joango dira. Orokorrean, ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da. Tenperaturak 9ºC eta 13ºC artekoak izango dira; azoka irekieran 11ºC inguruko tenperatura izango da, eta maximoak 14:00etan espero dira.

Egitarauak aurreikusi bezala egingo du aurrera

Euskal Birusa Elkarteko antolatzaileek jakinarazi dutenez, Martxoaren 8a plazako herri-kirol erakustaldiak euria eginda ere burutuko dira. Era berean, dantza erakustaldiak egingo dituzte, plazako aterpean bada ere. Gainontzean, herritarrek eta bisitariek azokako postuak izango dituzte aterpe, fruta, barazkiak, ogia, eztia, gazta, sagardoa, txakolina, gozoak... eta artisauen lan ederrak ikusi eta erosteko aukerarekin.

Erlazionatuak

San Martin azokarako prest

Drogetenitturri aza 04 Ermua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.