San Martin azoka

San Martineko argazki lehiaketan 150 euroko txekea sari

Ander Gomez 2025eko azaroaren 8a

Iazko lehiaketako parte-hartzaileetako batzuk.

Gaur ospatuko da San Martin azoka eta herritarrak baserritarrez janztera animatzeko argazki lehiaketa antolatu du Euskal Birusak. Atera armairutik arropa zaharrak, jantzi abarkak eta jaitsi plazara! 

Azaroaren 8an, San Martin egunean, sari potoloa jaso ahalko dute azoka baserritarrez jantzita bisitatzen dutenek. Hona hemen lehiaketan parte hartzeko pausuak:

1. Atera argazkia baserritarrez jantzita. Bakarrik zein taldean, berdin dio! Saiatu argazkia kalean ateratzen, bertako giroa erakusten eta apur bat originala izanez gero, hobe, baina burua gehiegi jan barik!

2. Bidali argazkia @euskal_birusa instagram kontura, mezu pribatuz. Arratsaldeko 18:00etan bukatuko da argazkiak bidaltzeko epea.

Irabazleak —edo irabazle kuadrillak— 150 euroko txekea jasoko du Sagarra Gastro Pub-ean afaltzeko. Saria gaur bertan banatuko da, errifen zozketarekin batera: 19:45ean, plazako kioskoan.


Jarraian, aurreko edizioetako argazki sarituetako batzuk, Drogetenitturri aldizkariko azalean jarri zirenak hurrengo urteko San Martin azoka iragartzeko:


2017ko irabazlea, Jon Ander Lerin.


2018ko irabazlea, Libe Solozabal.


2022ko irabazlea, Sara Garcia.


2024ko irabazlea, Peio Lopez.

Erlazionatuak

San Martin azokarako prest

Drogetenitturri aza 04 Ermua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.