San Martin azoka

Euriak ez zuen San Martin eguneko festa zapuztu

Drogetenitturri 2025eko azaroaren 10a

Iragarri bezala, zaparrada txikiak egin zituen goizean zehar. Erraldoien eta herri-kirolen erakustaldiak apur bat laburtu behar izan ziren, baina, gainontzean, aurreikusi bezala burutu zen egitarau osoa Euskal Biruseko antolatzaileek, San Martin batzordeko kideek, Udaleko langileek, eta Ermuko talde eta norbanako boluntario guztiek egindako lanari esker. Nekazari eta artisauak, ikastetxeen postuak, umeentzako jolasak eta erraldoiak, talo- eta saiheski-jana, Merkatu plazako bazkaria eta azokan saritutako guztiak argazki galerian ikusgai. Argazkiak: Dorleta Vidal eta Estibalitz González.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.