Igandean, Karrantzan izan zen CX lasterketa. Zirkuitoa oso polita izan zen eta antolakuntza bikaina; eskerrik asko Sociedad Ciclista Karrantzari. Bestalde, Aitor Hernándezek Ormaiztegiko CX lasterketa internazionalean parte hartu zuen, eta 10. postua eskuratu zuen.
Azpimarratzekoa da, halaber, Telmo Hernández ermuarra bigarren izan zela kadete mailan eta Euskadiko CX txapelketako liderra dela.