San Martin azoka

Abeletxeko egoiliarrak gaur ari dira San Martin ospatzen

Ander Gomez 2025eko azaroaren 11

Zapatuan ospatu zen San Martinen XXXV. edizioa ofizialki Ermuan, baina Abeletxe Egoitzakoek jaiaren bueltako egitarau propioa sortu dute gaurko egunerako.

San Martineko elementuekin apaindu dute egoitza osoa, bertako langileak baserritarrez jantzi dira eta egoiliarrek txerriaren aurpegia duten orratzak jarri dituzte paparrean, San Lorenzo ikastetxeko umeek eginak. 11:00etan familiei ateak ireki eta herri-kirol jokoei ekin diete, gurpil-aulkidunei egokitutako txapelketarekin.

Lehenengo, sokatiran lehiatu dira, binaka eta talde bakoitza zaintzaile batez lagundua. Parte hartu dutenak izan dira: Paco Gutiérrez, Pepi Acuña, Sole Bustinzuriaga, Emilia Castañeda, Pepe Fernández, Paloma Melero, Inés Barranco eta Mitxel Izaguirre. Finalean, Gutierrez eta Acuña gailendu dira. Ondoren, lokotx-batzean aritu dira Berni Casado, Irene Domínguez, Jesús Rodríguez eta Antonio Esmeralda; eta Casado eta Rodriguez izan dira azkarrenak.

Jokoen ostean, merezitako txistor pintxoak jan dituzte, bisita egitera etorri diren senideekin batera. Hori bai, orain zain dituzten baba gorri gozoak, sakramentu eta guzti, egoiliarrek bakarrik dastatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.