San Martin azoka

Lan atsegin bezain zaila izan zen San Martin azokako irabazleak aukeratzea

Ander Gomez 2025eko azaroaren 12a

Frutak, barazkiak, gazta, ogia, eztia, sagardoa, txakolina... kalitatezko bertako produktu pila aztertu, dastatu eta "onenak" aukeratzeko ardura izan zuten aurtengo epaimahaikideek. Albiste barruan irabazle guztiak saria jasotzen, kategoriaka. Argazkiak: Dorleta Vidal.

XXXV. San Martin azokako epaimahaian izan ziren Bizkaiko Erlazainen Elkarteko José Benito Beobide, Idiazabal Jatorri-izendapeneko Igor Hernandez, Landa Garapeneko Julen Arzuaga, Euskal Birusa Elkarteko Asier Ibaibarriaga, eta Mari Nieves Lauzirika eta Arritokieta Araiztegi herriko eta udaleko ordezkari bezala. 

Fruta eta ortuariak

1. saria: Jose Antonio Fernandez (Buenos Aires, Ermua)

2. saria Argiñe Rubio (Txillarre, Elgoibar)


Gazta

1. saria: Andoni Padilla (Otxandio)

2. saria: Gorka Flores (Arbizu)


Ogia

Saritua: Luis Mari Osa (Mañe, Mallabia)


Eztia

Txilar eztia saria: Mikel Jauregialzo (Oñati)

Milalore eztia saria: Valentin Llona (Zornotza)


Sagardoa

Saritua: Jose Antonio Bilbao (Axpe, Markina)


Txakolina

Saritua: Amaia Aretxabaleta (Lezama)


Aipamen berezia

Saritua: Maria Pilar Mallabia (Agarre, Mallabia)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.