Zapatuan, azaroaren 22an, Debabarreneko Orfeoiak, DBOR-ek, musikarien zaindari Santa Zeziliaren omenezko kontzertua eskainiko du. Aurten, Ermuan egin dute hitzordua, Santiago Apostol elizan 20:00etan. Errepertorio orotarikoa eskainiko dutela iragarri dute.
Debabarreneko Orfeoiak 2016tik dihardu Laskurain Cañoren zuzendaritzapean eskualdeko herrietan kontzertuak eskaintzen. Parte hartu du Mendaroko ospitalearen 25. urteurrenean, Ermuako minbiziaren kontrako elkartearen 20. urteurrenean, Elgoibarko parrokian… eta baita urrutirago ere. Esaterako, azaroaren 1en Palentzian egon berri da hango elizan kontzertua eskaintzen, besteak beste, euskarazko, latinezko eta ingelesezko kantuak interpretatuz.
Debabarreneko Orfeoiak 25 bat kide ditu eta interesa duen bailarako edozeinek parte har dezake bertan.