Zapatuan, ziklo-kroseko XXXIX. San Andres Saria jokatu zen Ametzagan. Gauez elurrak estali zuen zirkuitu arabarra eta goizez lokatz bihurtuko zuten laster txirrindulariek. Elite mailan, Aitor Hernandez Gutierrez ermuarrak ez zuen huts egin eta urrea eskuratu zuen, zirkuitua 01:00:06 denbora eginda. Bertako Igogailuak-Spiuk taldeko Arkaitz Susok eta Beñat Fernández de la Peñak osatu zuten podiuma, Ermua Innpulsoko txirrindulariak 29 segundo eta 1:45 minutuko aldea atera zizkielarik, hurrenez hurren.
Kategoriaz igo berri den Telmo Hernandez Totorikak ere, txapela jantzi zuen Ametzagan. Kadeteen zirkuitua 00:30:25 denboran egin zuen, 16 segundoko aldea aterata Egurza taldeko Ion Sanzi. Hirugarren postua Besa-Labora Kutxa taldeko Enaitz Iraolagoitiak egin zuen, ermuarra helmugaratu zenetik 37 segundora.