Euskal pop kulturaren gaineko hitzaldia egingo da Berbetan Jardunaldien baitan

Dorleta Vidal 2025eko abenduaren 16a

"Euskal pop erradikala. Existitzen da pop kulturarik euskaraz?" izenburua dauka Onintza Legorburuk (Antzuola, 1993) gidatuko duen hitzaldiak. Abenduaren 17an, asteazkena, burutuko da Lobiano Kulturgunean, 18:30ean, eta sarrera doakoa izango da.

Euskal Birusak antolatutako Berbetan Jardunaldien baitan, Onintza Legorburu ikerlariaren hitzaldia entzuteko aukera egongo da Ermuan. Aditu horren arabera, "espazio transfeminista informaletako kultur adierazpenetan, bertso saioetan, kabaretetan, musika taldeetan... euskal folklorearen esanahi berri baten bidez, euskal pop kultura berri bat sortzen ari da", eta hori izango da hitzaldiaren abiapuntua.

Legorburuk aztertuko du, euskal rock erradikalaren garaian, punkak kultura popular bat sortzeko balio izan zuela, baita euskalduntasun berri bat sortzeko ere. Eta errealitate horrekin alderatuko ditu gaur egungo espazio transfeministak. 

Berbetan Jardunaldiak ekimenak euskararekin lotutako gaiak mahaigaineratzen ditu urtero, gogoeta sustatzeko helburuarekin, eta Ermuko Udalaren babesa du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.