San Pelayo ikastetxeko guraso elkarteak antolatutako ekintza solidarioa da Esklerosi Anizkoitzaren Aldeko Azoka eta bosgarren edizioa izan da aurtengoa. Abenduaren 13an arratsaldez eta abenduaren 14an goizez, umeentzako jolas pila izan dituzte salgai Merkatu plazan: puzzleak, liburuak, baloiak, playmobilak, patinak, bizikletak… Guztira, 4.050 euro biltzea lortu dute. Jasotako dirua bi erakundetara bideratuko da: alde batetik, ADEMBI Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkartera, terapiak eta laguntza emateko; eta EME Esclerosis Múltiple Españara bestetik, M1 proiektuaren ikerketarako.
Antolakuntzatik eskerrak eman dizkiete jostailuak erosti dituztenei, Ermuko Udalari, eta modu batera edo bestera lagundu duten herritarrei, "batik bat, Merkatu plazako tabernako Leticiari, jostailuak jasotzen laguntzearren; eta Laura eta Maiderri, planifikazio eta antolakuntza lanetan ezinbesteko izan direlako, Flor, Nagore eta Joanarekin batera".