Gabonetako balkoiak apaintzeko azken eguna

Drogetenitturri 2025eko abenduaren 17a

Abendu hasieran jarri zuen martxan Gabonetako apaingarrien lehiaketa EMOEk, eta gaur izango da balkoiak aurkezteko azken eguna. Argazkiak: EMOE eta Estibalitz González.

Aurten ere, etxeetako balkoiak apaintzearren soilik, sari potoloak emango ditu Ermuko Merkatari eta Ostarien Elkarteak. Hiru irabazle egongo dira, lehenengoak 500 euro jasoko ditu, bigarrenak 300 euro eta hirugarrenak 100 euro. Horrez gain, parte-hartzaile guztien artean herriko komertzioetan erabiltzeko 50 euroko hamar bonoren zozketa egingo dute. Hortaz, herritar guztiak animatu dituzte Gabonetako apaingarriak atera, eta kolorez eta argiz betetzera etxe denak.

Gaur, abenduaren 17a, izango da izena emateko azken eguna. Parte hartu nahi dutenek, mezu bat idatzi beharko dute info@ermuacentrocomercial.com helbidera edo 661 299 274 whatsapp zenbakira.

Iaz, 60 lagunek hartu zuten parte, eta hurrengo balkoiak saritu zituzten:

  • Olatz Masierena


Lorea Agirregomezkorta, Olatz Masieren ama, saria jasotzen.


  • Nerea Suárezena


  • Manuela Prolena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.