Bihar jarriko da martxan Errigoraren ‘Eutsi gureari!’ kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Kaltxango AEK

Errigorak Nafar hegoaldeko uzta Euskal Herri osora zabaltzeko kanpaina abiatu du. Bete etxeko despentsa urte guztirako Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra bidoiekin eta kontserba, pasta, arroz, lekale eta ardo sortekin.

Eskaerak otsailaren 25etik martxoaren 13ra egin daitezke, Errigoraren webgunearen bidez (errigora.eus) zein telefonoz. Honako hauek dira telefono zenbakiak: (+33) 532 09 35 45 edo (+34) 848 87 12 23.

Produktuak Ermuko Kaltxango AEK euskaltegian jasotzeko aukera izango duzue, apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran.

EUTSI GUREARI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.