2024-2025 Ikasturteko Matrikulazio Kanpaina martxan

Erabiltzailearen aurpegia Kaltxango AEK

Euskara eroso bizitzeko… Kaltxango AEK euskaltegiko matrikulazioa zababalik!

Euskara ikasi, hobetu eta praktikatu nahi dutenek zabalik dituzte Kaltxango AEK euskaltegiko ateak. Irakasleok haien bidelagun izan nahi dugu, ikas-prozesu erosoa izan dezaten, etxean bezala senti daitezen.

 

Ordutegi, modulazio... malguak eskaintzen ditugu ikasleen beharrizanetara egokituak. Online, autoikaskuntza eta aurrez aurreko eskolez gain, erabilerarako aukerak ere eskaintzen ditugu: AIZU! aldizkaria, euskaraz irakurtzeko; Berbalagun, mintzapraktika giro atseginean egiteko...

 

Horrez gain, A1 mailarako diru laguntza berria azpimarratu nahi dugu; doakotasunaren bidean beste urrats bat, eta pizgarria euskaratik urrun bizi direnentzat. Euskara 0tik ikasi nahi duten ikasleen matrikula merkeagoa izango da hemendik aurrera. Ildo beretik, aurten ere badago 16-18 urte bitartekoentzat C1 maila prestatzeko diru laguntza. Maila horretan ere matrikula merkea izango dute ikasleek. Oro har, edozein mailatako ikasle guztiek % 100era arteko diru laguntza jasotzeko aukera izango dute.

 

Izena emateko, Kaltxango AEK euskaltegiak ateak zabalik izango ditu astelehenetik ostiralera. Goizez, 9:00etatik 13:00etara, eta, arratsaldez, 16:30etik 19:30era. Izena emateko azken eguna irailaren 25a da.

 

Animatu eta hurbildu euskaltegira!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.