San Blasak egin genituen atzo euskaltegian

Erabiltzailearen aurpegia Kaltxango AEK 2025ko urt. 30a, 19:14

San Blas egunari aurre hartuta eta Kaltxango euskaltegiko ikasle guztiak aretoan bilduta, hainbat opil egin genuen.

Atzo goizean 30 bat ikasle eta irakasle elkartu ginen euskaltegiko aretoan, San Blas egunari behar bezalako ongietorria emateko. Hala, aldez aurretik eskoletan landutako errezetari jarraituz eta euskaltegiko talde ezberdinetako jendea batuz 6 San Blas goxo egin genituen. Horretarako, Kurrusko gozotegiaren laguntza izan genuen; izan ere, Kaltxangon prestatutako opilak euren labean erre zizkiguten. Anis usain ederra lagun, gustura asko jardun genuen elkar ezagutu eta euskaraz berriketan. Gaur dastatu ditugu San Blasok eta goxo-goxoak egon dira.