Urriko Jaietako asteburuan jokatu zen Frontenis Maratoiaren XIV. edizioa. Binakako txapelketa jokatu zen lehenengo, pilotalekuan; eta banakakoa biharamunean, eskolako frontoian.
Binakakoa
Zapatuan, apuntatutako 24 bikoteek 09:00etatik 22:30 arte jokatzen aritu ziren, etengabe. Azkenean, Adrian Ruiz (Bilbo) eta Jose A. Claveria (Nafarroa) nagusitu ziren, eta txapelak jantzi zituzten Asier Galarza eta Jesús Domínguez nafarrak 15-6 garaituta. Finala, hala ere, Galarzaren lesioak baldintzatu zuen.
Hirugarren postuaren lehian, berriz, Arkaitz Martínez (Geñes) eta Diego Romero (Logroño) gailendu ziren Andoni Aldape (Mallabia) eta David Ramos (Ermua) osatutako bikotearen aurka.
Banakakoa
Domekan, 16 parte-hartzailek jokatu zuten, bakarka. Xabier Lezeta (Otxandio) eta Jon Gandiaga (Ermua) heldu ziren finalera, 10 orduko lehia gogorraren ondoren. Garaipena ermuarrarentzat izan zen, 18-11 markagailuan.
Markel Sierra (Bilbo) hirugarren sailkatu zen, Jesús Domínguez (Iruñea) gaindituta.