400 zuhaitz inguru landatuko dira XIII. Zuhaitz Egunean

Iazko talde argazkia, landaketa egin ostean.

Datorren igandean (otsailaren 4an) Zuhaitz Eguna ospatuko dugu eta, animatzen diren herritarrekin batera, 400 zuhaitz inguru landatuko ditugu: Gehienak pagoak izango dira, baina haritzak, intxaurrondoak, gereziondoak, hurritzak eta urkiak ere izango ditugu.

Plazan elkartuko gara, goizeko 10:00etan.

Ekintza honen bidez, zuhaitzek gizadiarentzat duten garrantzia nabarmendu eta naturaguneak babestu beharraz herritarrak (umeak batez ere) kontzientziatu nahi ditu Artarraik.

Kontuan izan behar dugu basoek gure planetan duten eragina, besteak beste: CO₂-aren isurketen aurka, negutegi efektuaren eraginean, basamortutze prozesuan, bioaniztasunari eustean, ur eta airearen kalitatearen kontrolean…

Mendizaleak eta natura babestu nahi dugunok (ume, gazte zein heldu) bat egingo dugu Joxion, Sallabente auzoaren gainean.

Etor zaitezte ekintza polit honetan parte hartzera!