Batzuk Albiko aparkalekutik abiatuta (San Migeletik gertu), laino artean Beloki tontorrera igo ginen. Handik Igaratzara hamaiketakoa egiteko eta ondoren Enirioko zelaietara jaisteko. Beranduago Uiduiko saroi politean bazkaldu ondoren, Jentilarriko trikuharriaren ondoan argazkia egin eta Lareoko urtegira jeitsi ginen.
Lizarrustiko mendatean amaitu genuen ibilbide paregabea, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan, 23 kilometro egin ondoren.
Beste batzuk, berriz, Lekunberritik irten eta Irumugarrietako gailurrera igo ziren. Handik, Igaratzarako norabidean zelaia amaigabeak zeharkatuz, Putxerriko gailurrera iritsi ziren. Lizarrustiko mendatera jaitsi eta EHZ Euskal Herriko Zeharkaldiaren 10. etapa amaitu zuten.