'Mugarriz mugarri' ibilaldiak Ermuko lurralde mugak zeharkatuko ditu larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Artarrai Mendi Taldea 2024ko urr. 14a, 14:00

'Mugarriz mugarri' jardunaldiaren edizio berri bat antolatu du Artarrai Mendi taldeak, azken urteetan ekimenak izandako harrera onaren eta parte-hartze handiaren ondoren. Martxa-proposamenak 17 km inguruko ibilbidea du eta 6 ordutan egitea aurreikusten da. Ibilaldiak hamaiketakoa barne izango du 10:30etarako Errekalden, 8,5 kilometro ibilaldia egin ostean.

Jarduera irekia eta doakoa da Ermuko herritarrentzat, baina izena ematea gomendatzen da.

Ermua tamaina txikiko udalerria da, 6,49 kilometro karratuko azalera besterik ez baitu. Inguruko udalerriak gurea baino askoz handiagoak dira. Horrela, gure lurralde-mugetatik ibilbidea goiz bakar batean bete ahal izango dugu, Mallabia, Zaldibar eta Eibarrekin muga egiten duten "mugarriak" ikusi ondoez. "Mugarriz mugarri" ekimenean Urko mendira igotzen da, 791 metrorekin Ermuko tontorrik garaiena dena.

Egitaraua eta ibilbidea

Urriaren 19an irteera izango da, goizeko 8etan plazatik abiatuta, eta 6 ordu inguruko iraupena izango duela aurreikusita, erritmo lasaian eta ibiltzera ohituta dagoen edonorentzat egokia. San Lorenzo eta Eizaga auzoa zeharkatu ondoren, Uretako baserrietara igoko gara. Jarraian, N-634 errepidea (Areitio) jaitsiko da eta pinudietatik Mallabira. Handik Mallamendira, Hambre inguruan dagoen mugarria bisitatzera jaisteko. Hilerriaren ondotik Artamendirako bidea hartu eta Errekaldera jaitsiko gara. Bertan hamaiketakoa emango dute antolatzaileek eta indarrak errekuperatu ondoren Urkorako igoerari ekingo, izen bereko baserritik. Ondoren, Elorreta Behekoraino jaitsiko da, Ermua eta Eibar arteko mugarria baserriko ukuiluaren barruan ikusteko. Azkenik, Sallabentera jaitsi eta handik Orbe plazara itzuliko, jarduerari amaiera emateko.

Izen-ematea

Jarduera irekia eta doakoa da ermuarrentzat, baina antolaketa eta intendentzia kontuengatik izena ematea gomendatzen da. Horretarako, Artarrairekin harremanetan jarri artarraimenditaldea@gmail.com helbide elektronikora idatziz, 638 05 06 34 telefonora deituz edo San Antonio ermitako lokalera bertaratuz, ostegunetan, 19:15etik 20:30era.