1955

Anai-arrebak eskolako maletatxoarekin

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak

Ermua, 1955.

Olga eta Iñaki Olañeta Martínez anai-arrebak, plazako udaletxe pareko zutabe baten aurrean. Herriko ume txikienak Karabixa baserriko Jesusa eta Florentina ahizpengana joaten ziren ikastera, maistra titulu gabeko erakusleengana eta eskolaz batera, doktrinako errezoak ere erakusten zizkien. Egun horretan argazkilariren bat agertu ei zen herrian eta eskola-umeak familiaka erretratu zituen. Etxe askotan leku berean ateratako argazki bera gordetzen da eta guztietan maletatxoa ageri da: argazki-saioa iraun zuen bitartean, eskutik eskura ibili zen, umeen pozerako, ze horrelakoak ametsetan bakarrik edukitzen zituzten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.