1936

Lehen eskola eguna

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak

Bartzelona, 1936.

Luis Mari Izagirre Solozabal Bartzelonan. Atzean idatzita dakarrenak argitzen digun bezala eskolara joan zeneko lehen egunaren oroigarria da argazkia.

Ermuan jaio zen arren, Herreroneko etxean, aita Felix pilotari arrakastatsua zen ordurako eta bertan zegoen jokatzen. Bost urte egiteke dituela oraindik, mutikote garaia ikusten da erretratuan, eta halan izango zen beti: Largo izango zen lagunentzat. Udaleko epaile, futbolari, El Correo egunkariko herriko korrespontsal, zartzuelatan aktore, eszenatoki ugaritan tenore, Abeslariak eta Pispillu abesbatzetan zuzendari… leku askotara ailegatzekoa izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.