1971

Frenoak galdutako kamioia

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2024ko mar. 24a, 07:07

Ermua, 1971.

Areitioko aldapan behera zetorrela frenoak galdu zituen atzeko kamioiak eta Ostatukua parean zeuden beste kamioi eta kotxeen kontra jo zuen. Bertan zeudenak gogoratzen dutenez, danbateko itzela sortu zuen eta herritarren artean ikaragarrizko ikusmira.

Ohikoa zen Areitiotik behera zetozen kamioek aldapa amaieran frenoak gastatzea eta Ostatuaren pareko petrilaren kontra talka egitea, errekara jaustea saihestuz.