1974

Txindurrikoak Eibarko Euskal Jaian

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2024ko mai. 26a, 07:39

Eibar, 1974.

Maiatzaren 26an, gaur 50 urte, Eibarren ospatu zen Euskal Jaian parte hartu zuten Txindurri dantza taldeko adin desberdinetako neska-mutikoek.

Oraindik ikurriña legalizatzeke zegoen eta Txindurri jartzen zuen egurrezko kartel bat astindu zuten haren lekuan. Dantzari guztiek traktorez tiratutako gurdiaren atzetik kalejira alaia egin zuten herrian zehar. Untzagan erretratatu zituzten gero eta argazkirako jarri ziren tente, ezkerretik eskumara Josune Sagardui, Marines Txurruka, Auri Garratxon, Bego Sagardui, Juan Mari Garratxon, Roberto Mirandona, Josune Erauskin, Irene Txurruka eta Txomin Askasibar. Makurtuta: Olatz Saenz de Zaitegi, Felix Rodriguez, Iker Saenz de Zaitegi, Iñigo Erauskin eta Mari Tere Sordo.