1964

Bizikleta lasterketa Zubiaurren

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2024ko abu. 4a, 07:16

Fernando Izagirre argazkilari afizionatuaren argazkiok ia leku beretik ateratakoak dira. Santixau jaiak ziren eta lehen argazkian Zubiaurreko helmugatik bizikleta lasterketa noiz hasiko zain jende ugari ikusten da. Kaminu bazterrean aparkatuta sasoiko kotxeak, klasiko mitikoan bihurtu direnak. 1964 urte horretan estatu mailan saldutako hiru kotxetatik bat Seat 600a izan zen eta haren atzetik Seat 1500a, Seat 800a, Renault Dauphine Ondinea, Gordinia, Citroen 2CVa eta Goggomobila. 

Bigarren argazkian, lasterketa martxan zela ateratakoa, Juanillo García udaltzaina (bakarra herrian eta zeregin guztietarako zegoena) eta goardia zibila euren zaintza postuetan agertzen dira. Beraien atzean Komentukua kalerako sarbidea.