1961

Matxin Txikiko barran

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak

Ermua, 1961.

Irulitxan, trenbideko erromadak pasatu ostean zegoen Matxin Txikineko taberna. Luzea zuen mostradorea eta honen alde bietan erretratu zituen urtarrilaren 10ean Segundo Varela argazkilari eibartarrak ezkerretik eskumara begiratuta, Dionisio Melero, Jose Luis Latorre eta Jeronimo López.

1910ko Udal Erregistro batek 10 taberna eta kafetegi zeudela esaten du; Correo egunkariak 1958ko azaroaren 28an erdigunean 13 izendatzen ditu: Bocho, Choko, Ezquerra, Herrero, Ibarranguelua, Machín Chiqui, Ongui-Etorri, Ostatukua, Tokiona, Valerio, Ermua zinemakoa eta bi bodega, Iturri eta Riojana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.