1924

Elisa Albizu jostunaren ikasleak

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2024ko abe. 15a, 07:45

Ermua, 1924.

Argazkia tren geltoki ondoko etxeen osteko belartzan dago aterata. Eskuetan traputxo banarekin, besteak beste, bertan daude, Maria Aranburu, Mari Tere Ezkurdia, Nati Uriarte, Margarita Aranburu eta Elisa Albizu bera. Izen banaka batzuk lortu ditugu ezagutzea; ezagunik topatu ezkero, estimatuko genuke jakinaraztea.

Jostea eta bordatzea neskatoek bai ala bai ikasi beharrekoa zen eta Elisa Albizuk bizitza osoa eman zuen erakusten. 

Arratsaldero ikasle zaratatsuz betetzen zitzaion sukaldea eta jostearen oinarrizkoak ikasten zituztenean, bordatzeari ekiten zioten: oihalari puntada txikiak eginda, bainika, bodoke, filtiré eta ojetiak ateratzen zizkioten izara, burko-azal, zamau eta mahai-zapi, moko-painelu, azpiko gona zein kamisoiei.