1936

Jesus Ciarsolo ume

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak

Ermua, 1936.

Erretratuan 1934ko otsailaren 18an jaiotako Jesus Ciarsolo Ardanza, Jose Agustin eta Maria Andresaren seme zaharrena. Gerora etorri zitzaien mutikotxoa jaiotzan bertan zendu zen. Ermuan ikasi zituen lehenengo letrak eta Armeria Eskolakoekin segitu zuen gero. Beti gordeko zituen sasoi hartako liburu eta ariketa-koadernoak (beheko argazkietan ikusgai). 

Han ikasitakoekin tailer txiki bat jarri zuen Kaltxangon Tomas Gorrotxategi lagunarekin, Troquelería CIGOR Forja y Estampación S.L., izenean bion abizen hasierak konbinatuz : pieza desberdinak egiten zituzten herrian zeuden forjentzat eta beste tailer batzuentzat, makinekin eta eskuz ere asko.


Armeria Eskolako zenbait liburu.


Armeria Eskolako ariketa-koadernoak.

1979an Inmaculada Solozabalekin ezkondu ostean, urte gutxira ehizako ezbeharrez hil zen 1983ko urtarrilaren 9an, Zaragozako Sigüés herrian. Erretratuak ateratzeari ihes egingo zion beti eta txikitako honetan ere pilota bat emanda engainatu zuten itxura denez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.