1956

Trini Aranberria eta Juanito Gorritxategi abesbatzarekin

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2025ko ots. 16a, 07:37

Urte horretako maiatzaren 26an ezkondu ziren Trini Aranberria eta Juanito Gorritxategi. Aurreneko argazkian bikotea parrokiako abesbatzarekin azaltzen da eta bigarrenean emaztegaia, ondoan Jesus Mari Elgea mutikoa duelarik. Ezkontza soinekoa arrosa argia eraman zuen Trinik, oraindik ez ohikoa beltzak nagusi ziren sasoi hartan. Eztegu-bazkaria Balerionian izan zen eta eztei-bidaiarako Madril aukeratu zuten.

Abesbatzarekin ateratako irudian, ezkerretik eskumara begiratuta bertan ageri dira Martina Zuazua, Trini Aranberria, Begoña Laka, Begoña Areitioaurtena, Ana Mari Altuna, Rosarito Ibaibarriaga, Eladia Unamuno eta Begoña Agirregomezkorta. Erdian Ignacita Malkorra, Aintzane Laka, Maria Ignacia Olañeta, Juanito Gorritxategi eta Agustin Izagirre. Makurtuta erdian Luis Mari Izagirre, Luisita Malkorra eta Loren Goitandia. Makurtuta aurrerago Carlos Olañeta eta Javier Agirregomezkorta.