1928

Salaberria Suinaga sendia

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak

Ermua, 1928.

Santiago Salaberria Trebiño eibartarra eta Jesusa Suinaga Ariño ermuarra euron seme-alabez inguratuta. Atzean daude Leon, Maria, Jose, Modesto, Beatriz eta Lorenzo. Aurrean, gurasoen artean Casto, denetan gaztena. Bilbon Castrillo argazkilariak Tendería, 8n zuen estudioan erretratatu zituen. 

Gaur eguneko Zubiaurre, 20ko etxeen kokapenean arma lantegia izan zuten, “Izkillu-olea” kanpoko horman irakurtzen zen modura.  Bigarren argazkian ikusgai, aipatutako Santiago Salaberriaren Eguzki-Alde izeneko etxe-tailerra, goiko terrazan familiako kide batzuk ikusten direlarik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.