1969

Plazan garaikurra jasotzen

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2025ko api. 6a, 08:16

Ermua, 1969.

Santixauetako pilota partidetako garaikur banaketa plazan, Ignacio Olañeta alkatearen eskutik.

Txapela jantzita Juan Mari Arantzeta, esku-huskako modalitatean profesional mailara iritsiko zen elgetarra, gerora Aitor Elkoro herrikidearen botillero lanetan arituko zena. Ikusleen artean, besteak beste, Jesus Mari Olañeta, Jose Ignacio Amesti, Miguel Fernández, Jose Ignacio Abarrategi, Jose Luis Mas, Victor Yarza, Niko Lizundia…

Atzean, ezkerrean, Udaletxe zaharraren ertza ikus daiteke; eskuman lehen eskola txikia eta frontoia eta guztiko arkupe izandako gunea. Une horretan merkatu plaza zen eta beheko solairuari Porrulekua deitzen zioten herritarrek, domeketako bailablietarako gazteen bilgune bihurtutako dantza-leku estimatua.