Lanaren kartela Kosmeren diseinua izan zen eta obran zehar paper desberdinak egingo zituen ermuarrak. Testuetan, umoretik, baina kritika zorrotza egiten zitzaion Frankoren diktadurari, Elizari, estamentu militarrari… eta horregatik lana zentsuratua izan zen: Komediaren Antzokian egitear zuten estreinaldirako zein haren osteko aste osorako sarrera guztiak salduta zituztela, taularatzeko debekua etorri zen.
Estatuan antzeztu ezinean, Europan eta Amerikan zeharreko jira amaigabe baten abenturari eman zion hasiera konpainia madrildarrak, erbesteratuta zeuden espainiarren artean batez ere arrakasta itzela lortuz. Venezuelan zirela, herrialde amerikarrak eskaintzen zion askatasunak eta klimak liluratuta, Kortazarrek bertan geratzea erabaki zuen. Caracasen zendu zen orain dela 32 urteko apirilaren 18an.
Duela gutxi hil den Juan Margallori martxoaren 31n Madrilgo Komedia Antzokian egin zitzaion omenaldira Kosme Kortazarren familia gonbidatu zuten. Haren izena entzutea, haren irudia ikustea, haren oroitzapena berriro piztea... benetan zirraragarria izan zen etxekoentzat.
Argazkiko bi protagonisten biografiak ondoko loturetan irakurgai: