1951

Dotore jantzita Tonbolarako

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak

Ermua, 1951.

Santixau jai bueltan jartzen zen Tonbola benefikora bezeroak erakartzeko, herriko neska gazte mordotxoa andaluziarrez eta mexikarrez mozorrotu ziren. Helburua bete zuten antza, ze jendea eurak ikustera etortzean  boletoa eskaintzen zieten eta mordotxoa saldu zituzten.

Pozarren, erretraturako jarri ziren ezkerretik eskumara begiratuta tente Mari Tere Izagirre, Margarita Olañeta, (…), Mari NIeves Antxustegi, Ane Orbe, Cecilia Olañeta, Pilar Bilbao, Isabeltxo Iturriagagoitia, Martina Zuazua, Angelita Izarra eta Jone Isasi-Isasmendi. Makurtuta daude Julita Zenarruzabeitia, (…), Mertxe Atxa, (…), Mari Tere Ibaibarriaga, Teres Iturriagagoitia, (…) eta Mariatxo Zabala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.