1953

Hiru gremio

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak

Ermua, 1953.

Izelaieta kaleko aldapatxoan dagoen etxe multzoan bata bestearen ondoan zeuden herriko botika eta Goardia Zibilaren kuartela, gaur egun Emakumearen Etxea den eraikina osatuz. 

Bien sarrerako ateen erdian jezarrita erretratatu zituzten une horretan Ermura destinatuta zegoen Goardia Zibiletako bat eta zuriz jantzita David Saenz de Cabezón botikaria, erdian zutela Cosme Zubizarreta, Zubi-Ondoko sortzailetako bat eta musika bandako zuzendari izandako enpresaburua.

Davidek Eibarren izan zuen lehenengo botika, baina gerraren ondorioz itxi egin behar izan zuen eta, espetxetik pasatu ostean, Ermuan zabaldu zuen bigarren bat. Cosmek, Jose Mari Iriondorekin bat eginda, 1920an joten-joten dagoen Palazio Zaharraren beheko aldean armagintzarako tailerra zabaldu zuen, 1939tik aurrera eta kokapen berri batekin erreminten sektorera aldatuko zutena.

Bigarren argazkia, sasoi beretsukoa, urrunagotik eginda dago eta ezker-eskumako ateburuen inskripzioetan “Casa Cuartel de la Guardia Civil. Todo por la Patria” eta “Farmacia” irakurri daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.