Argazkian, atzean 1957an eraikitako Antonatxabarri etxea eta honen inguruak jendez gainezka, dantza ikuskizunari begira: bertan dira Juanjo Ibarrola, dantzari laguna altxatzen Celes Urkijo eta atzerago Mª Asun Etxepare.
San Pelaioko ermita zaharra etxebizitzak egiteko bota zenean, ondoko etxepe baten santuaren irudiari lekutxo bat atondu zitzaion, 1968ko San Fermin egunez inauguratu zena. Aspalditik zetorren ermita aurreko lautadatxoan santuaren aitzakira jaiegun ederra ospatzearena, Santixauen ataria izaten zena herriko jendearentzat: txistularien kalejira, meza, dantza erakustaldia, umeentzako bizikleta lasterketak eta jolasak…
Argazkian, atzean 1957an eraikitako Antonatxabarri etxea eta honen inguruak jendez gainezka, dantza ikuskizunari begira: bertan dira Juanjo Ibarrola, dantzari laguna altxatzen Celes Urkijo eta atzerago Mª Asun Etxepare.
Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.
INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.
FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.