Carral pabonista zen, inguruko onena esaten zutenez: arma eta bestelakoei burdina ez ugertzeko ematen zitzaien tratamendua da paboia. Carralek ez zituen sekula aitortu bere ofizioaren sekretuak eta kontatzen denez, egia ala gezurra, irakiten zegoen salda beltzera atzamarra sartuta kalkulatzen zuen tenperatura egokira ailegatuta bazegoen.
Ate parean egindako argazkian, Perikoren gainean Luis Mari Izagirre, aurrean Alejandro Carral eta biok inguratzen besteak beste, Irene Isasi-Isasmendi, Jose Antonio González, Rafael Bustinduy, Alberto González, Miguel Lejardi, Matilde Isasi-Isasmendi, Pedro Royo eta Juanjo Arrieta.
Plazan atera zieten erretratuan, ostera, ederto ikusten da herritarren artean sortutako ikusmira eta zalaparta.