1932an, Mexikon pilotara jokatzen zegoenean Acapulcoko korrida-plazan zezenaren aurrean ateratako biak Instantáneas Melhadok egin zizkion, “El As de los fotógrafos y el fotógrafo de los Ases” bezala aurkezten zen argazkilariak. Beste hirurak 1941eko maiatzaren 22ko data dute eta Bilboko Vista Alegren atera zituen Claudio Orio prentsa-argazkilariak. Paseilloan eta torillen ate parean kuadrilla osoa erretratuko zuen; euren arteko da Felix Izagirre, txapelik barik buruan, pilotarien jantzi zuria soinean eta kapote koloretsua eskuan.