1956

Eskolanteak udaletxe parean

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2025ko ira. 7a, 08:10

Ermua, 1956.

Eskolako maletatxoa eskuan, plazan, udaletxeko aterpetxoaren azpian erretratatu zituzten Alejandro eta Maria Rosario Arrizabalaga Urreta neba-arrebak, euron amaren lehengusina zen Ana Mari Iturriagagoitia Areitioaurtenarekin. 

Metro batzuetara plazan bertan zegoen Eskola Txikixa deitutako parbularioa; Jesusa Uriarte eta Florentina Makibar zeuden irakasle lanetan. “Padre Nuestro que estás en los cielos…” kantatzen zuten ume guztiak batera, maistrok asmatutako doinu berezi batekin, eta orduan ikasi zutenek melodia harekin gogoratuko zuten betirako.

Eskola eraikinak azpian arkupea zuen, eurirako aterpe eta estimazio handiko lekua pilotan egiteko. Tailerretako behargin gazteen ardura izaten zen, eguerdiko tartean, harrapatika baten bazkaldu eta bizkor-bizkor lekua hartzera joatea. Pilota ekinalditxo bat egin eta izerdi-izerditan berriro lanera!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.