1948

Amekin errepide ondoan

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2025ko ira. 14a, 08:12

Ermua, 1948.

Bide jenerala edo Kamiñu barrixak esaten zitzaion Kaltxangotik San Antoniora bitarteko errepideari. Herritarrak pasiatuz joaten ziren bertaraino, arratsalde pasa, erdigunean baino ikusmira gehiago topatzeko asmotan. Bide bazterrean zegoen porlanezko langan jarrita argazkiak ateratzea ere ohikoa bihurtu zen,  deskuiduan parera azaltzen bazen herriz herri ibiltzen ziren argazkilariren bat, Minuteroak goitizenez, erretratua atera eta denbora gutxian errebelatuta ematen zutelako.

Leku horretan herritarrek aterata dituzten argazki ugarietatik, ama bi hauena dago, bakoitzaren seme-alabez inguratuta: ezkerrean Jose Luis eta Elena Mas, euron ama Elena Agirrerekin eta eskuman Susana Astika sondikarra, bere seme-alaba zaharrenekin, Bakarne eta Juanjo Ibarrolarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.